Euskararen Nazioarteko Eguna 2014

Aurreko asteazkenean, abenduak 3, Euskararen Eguna izan zen eta gure eskolan ospatu genuen. Goizean goiz, sartu bezain laister, Euskara Batzordeko kide guztiak arkuekin ongi etorria eman ziguten.

Ekintza politak egin genituen astean zehar ospatzeko:

-Hormairudiak: “Zein da zuretzat Euskaraz ipuinik edo libururik politena?” 

-Lehen Hezkuntzako ikasleak jinkana batean parte hartu genuen.

-2. eta 3.zikloko ikasleak eskutitzak idatzi zituzten Euskal Etxe desberdinetara bidaltzeko.

- Haur Hezkuntzako umeak “Nik euskaraz, zuk zergatik ez?” lemarekin dominak eta pankarta txikiak prestatu genituen.

-3. 4. 5. eta 6. mailako ikasleak Antzokira joan ginen jaialdi batera, bertan:  soka-tirara, artaburu bilketara... jolastu genuen; Juanita Ibaibarriaga literatura lehiaketaren sariak jaso genituen, 6.mailako Igor Piñeiro saritua izan zen; Karaokean abestu genuen eta bingora jolastu genuen, gainera 4.mailako Markel Fernandezek irabazi zuen bingora!

-Haur Hezkuntzako ikasleak eta 1. eta 2. mailako ikasleak ere festa izan genuen eskolan, dantzak, karaokea, aurpegiak margotu…

Egun polita pasatu genuen benetan!

Euskararen eguna EGUNERO delako, Euskara EGUNERO erabili!

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Euskara Batzordea