Gure lehen laborategia

Laugarren mailako neska-mutilak gara eta oso pozik gaude, gaur goizean “Gure lehen laborategia” inauguratu dugulako 2. mailako ikasleekin, Ingurunearen Ezagutzan ikasi duguna konpartituz.

Saioaren hasieran, talde txikietan egindako aurkezpena erabiliz, materiari eta bere egoerei buruzko gauza interesgarri asko azaldu dizkiegu: substantzia puruak eta nahasteak (homogeneoak eta heterogeneoak), materiaren aldaketak (fisikoak eta kimikoak) eta indarrak, ukipen eta urrutikoak (magnetismoa eta grabitatea). Hau egin eta gero, jantokira joan gara, gure “laborategira” esperimentuak egitera, aurretik azaldutakoa praktikan jartzeko.

Nahiz eta urduri egon, pena merezi izan du. Arratsaldean talde handian ekintzaren balorazioa egitean, bai ikusi ditugula hobetzeko gauza batzuk, baina orokorrean oso ondo atera da eta 2. mailako ikasleen andereño eta maisuak izaten disfrutatu dugu. Ah, eta beraiei ere gustatu zaie! Gainera, saio honekin, gauza berriak ikasi dituztela esan digute!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Itxasne