Happy Halloween

Joan den ostegunean, urriak 31, eskolan Halloween ospatu genuen. Aurreko urteetan bezala, Eremu akademiako “teachers”ek, eskolako Ingeles Batzordearekin koordinatuz, ikaslego guztiarentzat hainbat jolas ingelesez antolatu genituen eta ume guztiek oso gustora parte hartu zuten ekintzetan.
Mozorrotzeaz eta primeran pasatzeaz gain, ospakizun honen helburua, ingelesaren erabilera indartzea da eta umeak, jolas eta jai giro batean hizkuntza hau komunikatzeko erabiltzea.
Iaz bezala,IGEko amatxoen laguntza izan dugu oraingoan ere, aurreko egunetan eskola ilusio handiz apaintzen, (pumpkins, mice, balloons, ghosts, witches, spiders…) eta ostegun arratsaldean festan ere parte hartu zuten, laguntzaile eta argazkilari gisa. Eskolako dekorazioan, Ingeles Batzordeko ikasleek ere pozik hartu dute parte. Urtero bezala, “English Commission” eko gurasoak gonbidatu ditugu . Thank you very very much!!!
Urtero bezala, gurasoek opari bat zeukaten prest ikaslego guztiarentzat. Eskerrik asko IGE, sorpresa honegatik!!!

%user(r)en irudia
Itxasne