Happy Halloween!

Joan den asteartean, urriak 31n, gure eskolan Halloween ospatu genuen. Eskolabarriko Ingeles Batzordeko irakasleak, Eremu akademiako “teachers”ekin koordinatuz, hainbat ekintza antolatu zituzten, eskolako IGEren lankidetzarekin.

Haur Hezkuntzako umeek alde batetik eta, bestetik 1., 2. eta 3. mailako ikasleek, talde txikietan parte hartu zuten beraientzat prestatutako esku lan eta jolasetan: “Sorgina sortu”, "Kalabazen bilketa”, "Bingo", "Aulkien jolasa”... Eta 4., 5. eta 6. mailako ikasleek sukaldaritzan aritu ziren errezeta terrorifikoak prestatuz (momia bat, hilobi bat eta esku bat), beraiek parte hartu zuten jarduera “Halloween Chef” izan bait zen.

Bertan egunean ekintzak aurrera eraman ahal izateko, aurretik ikasleekin egiten den lana ezinbestekoa da: taldeak sortuz (bakoitzak izen bat du LHn eta HHn, taldeak bereizteko koloreak erabiltzen dira) eta bestetik, ekintzetan erabiliko den ingelezko hiztegia, egiturak, abestiak… landuz.

Mozorrotzeaz eta primeran pasatzeaz gain, ospakizun honen helburua, ingelesaren erabilera indartzea da eta umeak, jolas eta jai giro batean hizkuntza hau komunikatzeko erabiltzea da.

Guzti honetan, Ingeles Batzordeko ikasleen eta hainbat familiaren kolaborazioa ere izan dugu. Umeak, aurreko egunetan eskola apaintzen eta egunean bertan, ekintzen aurkezpena eginez. Gurasoek bestalde, ekintzak aurrera eramaten parte hartu zuten. Mila esker zuen laguntzagatik!

Eta nola ez! “Trick or treat” esan ondoren, ume guztiek sorpresa bat jaso zuten. Eskerrik asko IGE, betaurreko zoragarri hoiengatik!

We love Halloween! Halloween is fantastic!

%user(r)en irudia
Itxasne