Hartza Eguna 2015

Inauteriak ospatzen jarraitzeko, Otsailaren 13an, Hartza Eguna ospatu genuen Ermuan. Goizean goiz, Hartza Eskolabarrin izan genuen, hau bai sorpresa! Denok elkarrekin patiora joan ginen bere koplak abestera eta berarekin argazkiak ateratzeko aukera izan genuen. Eskolabarriko ikasleak izan ziren arratsaldeko kalejiran Hartza plazaratu zutenak. Primeran pasatu genuen eta asko gozatu genuen Hartzaren bisitarekin.

%user(r)en irudia
Ana