Hartza Eskolabarrin izan da

Gaur, otsailak 21, Eskolabarrin Hartzaren bisita izan dugu. Hartza goizeko 9:00etan  Euskara Batzordeko ikasleekin eta 5.mailako ikasleekin beste ikasleei eta familiei ongi etorria egin die. Ondoren, ikasle guztiak gimnasiora igo gara eta bertan, Hartzaren Koplak eta 6.mailakoek bertsolaritzan Arantxa Plazarekin  inauteriei buruz egindako bertsoak abestu ditugu. Aurten, 4.mailakoek ttuntturruak egin dituzte  eta 5. eta 6.mailakoek  kokoz mozorrotzeko txapelak egin dituzte. Horrela, Euskal Herrian inauteriak nola ospatzen ziren ikasi ahal izan dute.

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Jasone Izarra