HAUR HEZKUNTZAko JAIALDIA

Hurrengo ostiralean, maiatzaren 31ean, eta GEaren laguntzaz, Haur Hezkuntzako umeekin jaialdi bat ospatuko dugu. Jai hau Santa Ana eskolako patioan ospatuko da. Egitaraua: 15:00; Umeen harrera Santa Anako eskolan izango da. 15:10-15:30; Eskulan-tailerra. 15:30-15:50; Jolasak. 15:50-16:15; Dantzak. 16:20-17:00; Askaria. 17:00; Irteera (Gaizkiulertuak ez izateko, irteeraren antolaketa errespetatzea eskatzen dizuegu). OHARRA: Jantokian geratzen diren haurrak irakaslegoarekin joango dira. Ez ahaztu denok gonbidatuta zaudetela!

%user(r)en irudia
Eskolabarri