Hauteskundeak 2021 Eskolabarrin

Urriaren 22an, Eskolabarrin hauteskundeak ospatu ziren, Ingeles, Ingurumen eta Euskera Batzordeetako kideak berrizteko eta proiektu honetan, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek parte hartu zuten. Kanpaina prestatzen (hautagaien aurkezpenak, mitinak, propaganda kartelak, etab) ia hilabete eman ondoren, joan den ostiralean, botazio eguna izan zen. Dena normaltasunez igaro zen eta botoen zenbaketa bukatu ondoren, batzorde bakoitzeko ikasle hautatuak badakizkigu (beheko argazkietan ezagutuko dituzue). ZORIONAK hautatuak izan zaretenoi eta beste hautagai guztioi MILA ESKER! Arratsalde horretan interbentoreen laguntza ere eskertzekoa da, beraz “Eskerrik asko”, Jasone Izarra (euskera), Marijo Prieto (ingurumena) eta Lutxi Perez (ingelesa). Guztion artean posible izan da honelako ekintza polit eta berezia, berriz ere aurrera eramatea.

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Itxasne