HONDARRIBIAn gaude!

KAIXO KAIXO!

Heldu gara! Bidaia oso ondo eta pozez egin dugu. Heldu garenean euria zegoen baina ez zaigu inporta, aprobetxatu dugu logelak prestatzeko, armairuak antolatzeko. Ay ene...izarak jartzeko...zelako barreak bota ditugun!

Hamaiketakoa jan ondoren, langelara joan gara gaurko eguna antolatzeko eta konturatu orduko...ZERUA URDINA GENUEN!

Orain eguzkia dugula, jolastera goaz bazkaltzeko ordurarte eta gero Higer lurmuturrera joango gara.

Adi weborrialdera, egun hauetako abenturen argazkiak igotzen joango gara eta!

Muxu haundi bat!

Argazki bildumak

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Eider