Iparraldeko basoa

Taldean lan egiteak duen garrantziaz hausnartu eta talde-lanaren bitartez arazoei konponbidea bilatzen ikasi dugu. “Iparraldeko basoa” ipuina hobeto ulertzeko, lau talde egin ditugu: gorria, urdina, horia eta gorria. Talde bakoitzak puzzlearen pieza bera eta kolore berekoa margotu dugu. Ezinezkoa egin zaigu puzzlea osatzea. Beste taldekoekin hitz egin behar izan dugu arazoa konpontzeko.
Ez dugu gugandik ezberdinak diren pertsonekin erlazionatzeko beldurrik izan behar, ezta gurea ez den beste taldekoekin ere. Ezberdinak izatea gauza ona da; denok taldeari zerbait emango diogula esan nahi du, eta norbaitek laguntza behar badu, zenbat eta pertsona gehiago elkartu laguntzeko, are eta hobe.
Dibertigarria izan da.

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Marijo