Liburutegian bisita gidatua

Aurten, Liburutegira 1. eta 4. mailakook egin dugun lehenengo irteera desberdina izan da. Hara joaten garen bakoitzean, liburuetaz disfrutatzen dugu eta etxean irakurtzeko gustokoren bat aukeratzen dugu. Oraingoan, Isarekin bisita gidatua egin dugu liburutegitik eta bertoko gauza interesgarri asko kontatu digu: ordutegia, eskaintzen dituzten zerbitzuak, liburu bat nola aurkitu…
Bukaeran, 4. mailakook, liburu berriak maileguan eraman ahal izateko prestatu ditugu. Liburutegiko laguntzaileak izan gara momentu batez! Eta bestalde, 1. mailakooi, Isak ipuin polit bat kontatu digu. Mila esker Isa!!!

%user(r)en irudia
Itxasne