ONCE elkartearen bisita

“Denok berdinak denok ezberdinak” programari jarraipena emanez, gaur 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleok, itsuen mundua gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, Juanjo eta Luis Alberto, ONCEko teknikarien bisitari esker. 

Saioa hasteko, itsuekin eguneroko egoeretan, nola jokatu  behar den jakiteko bideo batzuk ikusi ditugu. Gero, teknologiarekin zer ikusia duten tresna ezberdinak eta beraien truko batzuk ezagutu ditugu: lupa elektronikoa, erlojuak, kolorinoa, usaindun rotulkiak… Jarraian, begiak estalita, itsuen azalean jarri gara eta baita goalballean jolasteko aukera ere izan dugu. Bukaeran, gida txakurrei buruz bideo bat ikusi dugu.

Oso interesgarria izan da eta ekintza honetan bizitzarako hainbat balore (enpatia, elkartasuna eta autonomia pertsonala…) landu dira. 

Mila esker Juanjo eta Luis Alberto! Asko gustatu zaigu ekintza eta  gauza pila bat ikasi ditugu zuekin!

   

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Pilar Prieto