
Gaur bisita berezia izan dugu Eskolabarrin. Errezeta proiektuan murgildurik gaudela aprobetxatuz, Sukaldari bat, sukaldaritzari buruz apur bat gehiago erakusteko, etorri zaigu eskolara . Jesús Gonzalezek, "Sagarra"ko sukaldaria eta 1. mailako Julenen aita, bere errezeta gozoenak erakutsi nahian, momentu batez suak bazterturik utzi ditu. Ahaztezina izan da, benetan, izotz hautsa ezagutu dugu, zer gertatzen zaion ur beroarekin kontaktuan sartzerakoan, sifoi batez esnegaina egiterakoan liluraturik geratu gara eta, batez ere,suak erabili barik aurrera eraman ahal diren horrenbeste errezeta.
Mila esker Jesus, eta zu berriro eskolan ikustea espero dugu.
Argazki bildumak
Astelehena, 26 de Urtarrila de 2015
Seccion:

