Yolanda Arrieta idazlearen bisita

1. eta 2. mailako ikasleek Yolanda Arrieta idazlearekin egoteko aukera izan zuten. Gelan irakurri eta landutako “Maddalenen usaina” liburuari buruz hitz egin zuten. Jolas eta aho-korapilo batzuen ostean, idazleak ipuina kontatu zien eta umeek antzeztu egin zuten. Bukatzeko, liburu guztiak sinatu zituen. Ipuina izugarri gustatu zitzaigun eta Yolandarekin egotea askoz gehiago! Eskerrik asko Yolanda!

 

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Marijo