Zarata ala soinua?

Duela ikasturte batzuk, agenda 21 proiektuaren barruan, zarata guztion osasunarentzat kaltegarria zela ohartu eta kutsadura bezala landu genuen. Eskolako diagnostikoa eta zarata mapa ere garatu genituen. Aurten, Ermuko udalak eskola guztietan semaforo hezigarriak kokatu ditu tresna autorregulatzaileak izateko. Gainera, lehenengo zikloko ikasleek formakuntza sesioak ere jaso dituzte. Hauetan, zarata eta soinua ezberdindu, soinu kaltegarrien aurrean zer egin, eta giro atsegina eta lasaia sortzea ziren helburu. Zaila izan arren, poliki poliki, lortuko dute.

 

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Ingurumen Batzordea