EUSKARA EGUNA OSPATU DUGU

Abenduaren 3a Euskararen eguna da. Aurten igandea izan denez, eskolan abenduaren 4an ospatu dugu. Egunari hasiera emateko 6.mailakoek Izaroren "X eta besteak" abestia dantzatu dute gimnasioan. Ondoren, geletan jolas desberdinak egin ditugu eta eskolan klasikoa bihurtu den "Gimkana" jolasa egin genuen. Arratsaldean, HHko umeek gimnasioan jolasak eta euskal dantzak egin zituzten,  lehen hezkuntzako 1. eta 2.mailakoek pelikula bat ikusi zuten eta beste ikasle guztiak Ermua Antzokira joan ginen Euskararen Galan parte hartzera. Galan beste gauza  askoren artean, Juanita Ibaibarriaga litertur sariak banatu ziren eta  4.mailako Xuban Larrañaga López izan zen saritua. ZORIONAK XUBAN!!!!!

 

%user(r)en irudia
Jasone Izarra