2. eguna Hondarribian

Atzoko eguna eta gero, gaur primeran deskantsatu dugu eta, gosaldu eta gero, izandako eguraldi ona aprobetxatuz, itsasoko ura aztertzeko eta hondartza inguruko elementuak aztertzeko laginak hartu ditugu.

Arratsaldean Hondarribitik programatutako bisita gidatua egin dugu, eta oso era dibertigarrian hiriari buruzko bitxikeri asko ikasi ditugu, baita bere gunerik historikoenak ere ezagutu ditugu. Eguraldia primerkoa izan da egun osoan zehar, eta jolasgunean meriendatzen eta jolasten egon gara.

Eskulan tailerra eta gero, jolasteko aisialdia izan dugu, oso goxo zegoen afaria hartu dugu, patata tortila eta entsalada, eta, egunari amaiera emateko, atzo hasitako pelikula ikusten bukatu dugu.

Sarearekin arazo gehiago ez izatea espero dugu egiten ditugun ekintzetaz ahalik eta azkarren informatu ahal izateko.

Agur bero bat eta... bihar arte!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Eskolabarri