5. eta 6. mailako ikasleak Hondarribian daude

Bidai motz baten ostean Hondarribira heldu gara. Heltzerakoan, aterpetxea ezagutu, maletak desegin eta bazkalordurarte jolasteko aukera izan dugu.

Hau eta gero, Higer lurmuturrera hurbildu gara inguruko informazioa biltzen hasteko. Han bertan askaria hartu dugu eta gure laguna Jokin agurtu behar izan dugu, etxera buelatu behar izan delako ahalik eta azkarren osatzeko.

Aterpetxera bueltan, Hondarribiako proiektuari hasiera eman ahal izateko, landareak hartu ditugu.

Eguna bukatzeko, afarri gozo-gozoa hartu eta oso filme ona ikusi dugu. Honen ostean dutxa hartu eta deskantsatzera, egun luzea izan baitugu. Bihar gehiago kontatuko dizuet.

Agurrak guztiontzat, batez ere Jokinetzat!!

 

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Eskolabarri