English talk

Azken kurtsoetan bezala, Ingeles Batzordeak, hitzaldi bat ingelesez antolatu du aurten ere, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Oraingoan Nerea Alberdi eta Esther Molinero izan ditugu hizlari, biak Eskolabarriko ikasle ohiak. Haiek bideo-dei baten bidez (1. zatia eta 2. zatia) erakutsi dute ingelesaren ikaskuntzarekin izan duten esperientzia, hiru urterekin Eskolabarrin hasita, Unibertsitatera iritsi arte. Gaur egun, hizkuntza hau menderatzea lortu dute eta medikuntza, 3 ikasgai, ingelesez egiten ari dira.

Hitzaldi hauen helburua ingelesaren erabilera indartzea da, eta gure ikasleei ingelesa ikasteak duen garrantzia helaraztea da, bai lan-eremurako, bai munduko hainbat tokitan eta beste kultura batzuetako pertsonekin komunikatu ahal izateko.

Zorionak eta eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen Esther eta Nereari, "Our experience learning English" hitzaldiarekin, Eskolabarrira itzultzeagatik eta zabaldu nahi izan duzuen mezuagatik: “English is very important. Practice and enjoy it!”

THANKS A LOT ESTHER AND NEREAI!!!!

 

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Itxasne