Eskolabarri Eskubaloi Taldeak martxan

Asteburu honetan Eskola Kiroleko Eskubaloi txapelketak hasi dira. Hauen helburua partaidetza sustatzea da, umeek kirola egitea eta batez ere jarduera fisikoaz disfrutatzea.

Aurten, Askartza Taldeko 50. urteurrena ospatzeko, lehen jardunaldiko partida guztiak Askartza Eskolan ospatu dira. Giro paregabea egon zen, eta kirolari guztiek primeran pasatu zuten.

Ikasturte honetan, Eskolabarrik, guraso askoren laguntzaz, Eskubaloiko 4 talde sortu ditu, umetxoetan Eskolabarri 2011, eta 3 kimuetan, Eskolabarri Urko, Eskolabarri Mendibil eta Eskolabarri 2008. 

Mila esker jokalari guztiei, baina, batez ere, norberaren denbora eskeintzen duten guraso eta entrenatzaile guztie.

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Eskolabarri