Gure enpresa sotzen

6.mailako ikasleek Gizarte Zientzia arloan Ekonomia sektore ezberdinak landu dituzte. Sektore bakoitzeko jarduera ekonomikoak eta bakoitzaren garapen maila aztertu ondoren, enpresa txikiak sortzeari ekin diote.

Guzti hau antolatzeko Erkide Elkartearen laguntza izan dute. Kooperatiben baloreak, helburuak eta hauen ezaugarriak identifikatu ostean, beraien kooperatibak eratu dituzte.

Negozio ideia erabaki, merkatua aztertu, kooperatiba sortu, erabakitako produktoa ekoiztu, publizitatea prestatu eta bukatzeko, beraiek eginiko prozesu guztia diapositiba aurkezpen baten bidez azalduko diete 4. eta 5. mailakoei.

Hau guztia gutxi balitz, otsailaren 19an eskolan ospatuko duten merkatuan beraien produktoak saltzeko aukera izango dute. Lan bikaina egiten ari direna!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Kati