Halloween is fantastic!

Joan den ostiralean, urriak 29, eskolan Halloween ospatu genuen. Aurten “Halloween party” desberdina izan zen. Ingeles batzordeko umeen parte hartzea ezinbestekoa izan zen, bai egunean bertan, bideodeian protagonistak bihurtuz, zein aurreko prestakuntzan eta eskola dekoratzen ere. Jaialdiaren hasiera “online” izan zen eta berton, Halloween jaiaren jatorriari buruz bideo bat ikusi ondoren, “Bingo” jolasaren txanda izan zen Lehen Hezkuntzako umeentzat. Haur Hezkuntzan bestalde, egun honi lotutako hiztegiarekin jolastu zuten bingoan. Ondoren, klase bakoitzean jarraitu zuen festak, musika eta dantzekin, bideoekin... Primeran pasatu genuen!
Ospakizun honen helburua, ingelesaren erabilera indartzea da eta umeak, jolas eta jai giro batean hizkuntza hau komunikatzeko erabiltzea.
Eta urtero bezala, eskolako IGEk prestatutako sorpresa jaso zuten ume guztiek. Eskerrik asko IGE, opari honegatik!!!

%user(r)en irudia
English Commission