Inauteriak heldu dira!!

Inauteriak datoz, oso gutxi falta da! Zuen mozorroak prest izateko ordua da!

Honako hau izango da inauterietako programazioa:

-EGUEN ZURI  (Otsailak 28, osteguna):

16:00an, Plazan OILAR JOKOA (euria eginez gero, Aritzmendi Frontoian).

17:30etan, Plazan Diskojaia (euria eginez gero, Aritzmendi frontoian).

OHARRA: Gogoratu lanaldi jarria daukagula. Beraz, arratsaldez ez dago klaserik.

 

-HARTZA EGUNA (Martxoak 1, ostirala):

18:30ean, Santixaopeko iturritik kalejira hasiko da.

 

-ESKOLAKO KALEJIRA "Heavy Rock" (Martxoak 5, asteartea):

15:00etan umeak etorri behar dira eskolara eta kalejira 15:30etan Goienkaletik hasiko da. Irteera 17:00ak aldera izango da.

Euria eginez gero, kalejira bertan behera geratuko da eta ikaslegoak Antzokian egingo ditu prestatutako dantzak. Horretarako, ikaslegoa 14:45ean Antzokian egon behar da. (Jantokian geratzen diren umeak Antzokira irakaslegoarekin joango dira).

Haur Hezkuntzako familien sarrera 15:15ean izango da eta Lehen Hezkuntzako familien sarrera 16:00etan. Guztion laguntza beharrezkoa da denok umeak ikusi ahal izateko, dantzak bukatzean H.H.ko familiak atera eta beste familiei sartzen utzi.

Ikaslegoaren irteera gelaka egingo da dantzak bukatzerakoan, kalean itxaron (17:00etan gutxi gora-behera).

 

Denok gonbidatutak zaudete gure dantzarekin gozatzera.

   
%user(r)en irudia
Eskolabarri