Landarelandia tailerra 2. mailan

Maiatzak 29 eta 30ean “ Landarelandia” tailerra burutu da 2.mailan.

Ingurumen tailer hauek Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailetan egiten dira gure Ikastetxeko Urteko Planean txertatuta daudelarik.

Diego Mendozarekin, Ermuko Udaletxeko Ingurumen hezitzailea, 2. mailako ikaslegoak landareei buruzko informazioa jaso du eta gelan ikasitakoa osatu eta indartu egin du. Azalpenak eta bideoak ikusi eta gero, irteera ere egin dute gure inguruko landaredia ezagutzeko, zenbat landare mota dauden ikusteko, ikasitakoa bertan ikusi ahal izateko baita eskola barruan ere landare aniztasunaz jabetzeko. Diegok landare batzuen bilduma egiteko proposamena egin eta hazi batzuk landatzen erakutsi die.

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Marijo