LANDARELANDIA TAILERRA 2.mailan

 

Maiatzak 26 eta  31n   “ Landarelandia”  tailerra burutu da 2.mailan.

Ingurumen tailer hauek Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailetan egiten dira gure Ikastetxeko Urteko Planean txertatuta daudelarik.

Diego Mendozarekin (  Ermuko Udaletxeko Ingurumen heziketa kudeatzailea ) 2. mailako  ikaslegoak landareei buruzko informazioa jaso du eta gelan ikasitakoa osatu eta indartu egin du. Azalpenak, abestiak eta bideoak ikusi eta gero irteera ere egin dugu gure inguruko landaredia ezagutzeko, zenbat landare mota dauden ikusteko,  ikasitakoa bertan ikusi ahal izateko .Diegok landare batzuk hartzen eta lehortzen lagatzen landareen bilduma egiteko proposamena egin digu.

 
Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Lutxi Pérez