Liburuaren egunean irakurketa hirueleduna

Apirilaren 23an On Kixote hiru hizkuntzetan irakurri genuen liburuaren eguna ospatzeko.1. ziklokoak erderaz, 2.mailakoak euskeraz eta 3. ziklokoak ingelesez.Umeei egokitutako bertsioak ziren  ikaslegoari asko gustatu zaielarik.

Irakurtzeko gonbidatuek zein bapatean animatu zirenek irakurri zuten ere: idazkaritzatik, garbiketa langileak,irakaslegoa, gurasoak eta aiton-amonek ere.Benetako bertsioa ere irakurri zen aintzinako gaztelaniaren zailtasunei aurre eginez.

Senide asko hurbildu ziren ere publiko moduan, eskertzekoa da ekintzan parte hartzea.Oso positiboki baloratu da hezkuntz komunitateko agente guztiak elkarrekin lan egitea.

Prestakuntzak ere baloratzekoak dira.Ikaslegoak klasiko bat baloratzeaz gain ikasi du zer inportantea den jendearen aurrean irakurtzea: ahozkera , entonazio eta postura egokiak mantentzea..

Hurrengo urteetara begira beste liburu garrantzitsuak irakurri daitezke: beste klasiko bat ( Shakespeare ) , gaur egungo idazle importanteren bat

 ( Bernardo Atxaga ) edo umeentzat interesa duen bat ( Nur, Diario de Greg, Kika Supersorgina ....) Joango gara adosten hizkuntz batzordean, beti ere irakurketa hirueleduna mantenduz.

Joango gara argazki gehiago jartzen.

 

 

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Lutxi Pérez