San Martin ospatzen

4 aste pasatu dira San Martin proiektuarekin hasi ginenetik eta Azaroaren 11ean, eskolan landutako guztia, azokan praktikara eraman behar genuen.Urtero bezala, urduritasuna agerian izan zen, goizean goiz karpa jarri eta apaindu, postua antolatu.. eta 11etan hainbeste espero genuen momentua, postuan eskolako familiek ekarritako produktuak eta tartak saltzen hastea. Euria lagun izan genuen goiz osoan zehar baina hala eta guztiz ere, asko disfrutatu genuen: eskulan tailerrak, nekazal tresnen erakusketa, dantzak...etb ikusten.

Aurten Iturrioz harategiak oparitutako urdaiazpikoa, Maria eta Unai Ramosen familiari tokatu zitzaion.¡ On egin !

Eskerrik asko denoi zuen laguntzagatik, familia, irakasle eta ikasle guzti-guztiei eta datorren urterarte!

%user(r)en irudia
Edurne