TxefArtean

Ausolanek, Garaion Naturarteko kideen bitartez eta eskolako Osasunerako Programan barne, 3. mailakoentzat “TxefArtean” taillerra antolatu du. Oraingoan umeek pasta freskoa egiten ikasi dute. Ondoren bakoitzak bere oreari nahi duen forma eman eta etiketatutako taper batean etxera eraman du, nahi duen bezala prestatu eta jateko. Ekintza honen helburua, umeen artean elikadura eta kontsumo ohitura onak sustatzea da eta bestalde, sukaldatzeko grina piztea, beraien sortzailetasuna garatuz. Ekintza hau Amaia eta Jaionek gidatu dute; Mila esker bioi!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Itxasne