We like Halloween!

Joan den asteazkenean, urriak 31, eskolan Halloween ospatu genuen. Aurreko urteetan bezala, Eremu akademiako “teachers”ek, eskolako Ingeles Batzordearekin koordinatuz, ikaslego guztiarentzat hainbat jolas ingelesez antolatu zituzten eta ume guztiek oso gustora parte hartu zuten ekintzetan.

Mozorrotzeaz eta primeran pasatzeaz gain, ospakizun honen helburua, ingelesaren erabilera indartzea da eta umeak, jolas eta jai giro batean hizkuntza hau komunikatzeko erabiltzea. Iaz bezala,

IGE eta beste hainbat familiaren laguntza izan dugu oraingoan ere, aurreko egunetan eskola ilusio handiz apaintzen, (pumpkins, mice, balloons, ghosts, witches, spiders…) eta astearte arratsaldean festan ere parte hartu zuten, laguntzaile eta argazkilari gisa. Thank you very very much!!! Aurten ere “English Commission” eko gurasoak gonbidatu ditugu.

Urtero bezala, gurasoek opari bat zeukaten prest ikaslego guztiarentzat. Aurten,gozokiz betetzeko “Halloween poltsa” bat izan da. Eskerrik asko IGE, sorpresa honegatik!!!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Itxasne